XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Seme-alabaordetzaren kasuan, seme-alabaordea 9 hilabete baino gutxiagokoa bada, atsedenaldiaren gehienezko iraupena 8 astekoa izango da, seme-alabaordea etxera iristen denetik hasita.

Seme-alabaordea 5 urte baino gutxiagokoa eta 9 hilabete baino gehiagokoa bada, atsedenaldiaren gehienezko iraupena 6 astekoa izango da.

Aitak eta amak lan egiten badute, bietako bat baino ezingo da baliatu eskubide honetaz.

12 hilabete baino gutxiago duen seme-alaba baten edoskitzaldia dela eta, emakumezko langileek ordubetez lanari hutsegiteko eskubidea izango dute, ordu hau bitan banatu ahal izango dutelarik.

Emakumeak, bere borondatez, eskubide hau helburu bera duen lan jardunaren ordu beteko murriztapenaz ordeztu ahal izango du.

Aitak eta amak lan egiten badute, bietako edozeinek hartu ahal izango du baimen hau.

Legezko zaintza arrazoiak direla medio bere ardura zuzenean 6 urte baino gutxiagokoren bat edo beste jarduera ordaindurik betetzen ez duen gutxitu fisiko edo psikikoren bat duten gizonezko nahiz emakumezko langileek, lan jardunaren murriztapen baterako eskubidea izango dute, murriztapen hau lan jardunaren iraupenaren erdia eta heren baten artekoa izango delarik eta alokairua neurri berean murriztuko zaiolarik.

Emakumezko langileek hiru urte gainditzen ez dituen eszedentzialdirako eskubidea izango dute berezko nahiz ordeko seme-alaba bakoitzaren zaintzaz arduratzeko; aldi hau borondatezko amatasun atsedenaldiaren amaieratik hasiko da kontatzen.

Ondorengo seme-alabek ere eszedentzia hartzeko eskubidea sortuko dute, baina azkenak beti ere aurreko ezsedentziari amaiera emango dio.

Bai aitak eta bai amak lan egiten dutenean, bietariko bat baino ezingo da baliatu eskubide honetaz.

Eszedentzia egoera bakoitzaren hasieratik abiatuz, lehen urtean zehar langileak bere lanpostuaren erreserbarako eskubidea izango du, bai eta aipaturiko aldiak antzinatasunaren eraginetarako balioa izan dezan ere.

Behin urtea amaitu ondoren, eta eszedentzialdia amaitu arte, aurkako itun kolektibo edo indibidualik ezean, borondatezko eszedentzia erregulatzen duten arauak izango dira aplikatzekoak.

b) Ezkontza dela eta: 20 egun natural.

c) Lanbide trebakuntza edo, bere kasuan, Zentroan betetzen duen jarduerarekin zerikusia duen titulaziorako azterketetara aurkezteko, gutxienezko ezinbesteko denborarako, behar den bezala justifikaturik, eta gutxienez 15 egun lehenago gaztigu emanez.

Beste edozein azterketa motarako baimena ez da ordaindua izango.

d) Ezkontidearen heriotza eta hilobiratzea dela eta: 5 egun natural.

Eta seme-alaben, gurasoen, anai-arreben, biloben eta aiton-amonen heriotza eta hilobiratzea dela eta: 3 egun natural.

e) Senideren baten ospitaleratzea edo ebakuntza kirurgikoa behar duen gaixotasun larria dela eta, baldin eta senide hori zaintzeko langilearen laguntza beharrezkoa bada, dagokion ziurtagiria medio: 3 egun natural.

Oso egoera larriak ematen direnean, eta lehen mailako senideei kasu egiteko, langileak 3 eguneko oporra hartu ahal izango du, nahiz eta bigarrenez izan aldi baten barruan.

f) Emaztearen erditzea dela eta: 5 egun natural.

g) Seme-alaba eta anai-arreben ezkontza dela eta: egun natural bat.

h) Ohiko bizilekuz aldatzea dela eta: egun natural bat.